Baigorri eta Baztango herriek bi haranetako gazteen topaketen bigarren edizioa aurkeztu zuten irailaren 28an, ostegunez. Lehen egonaldia Baztango Amaiurren iragan zen eta bilana baikor atera zen. Bigarrena Baigorriko Oronozian iraganen da, urriaren 20tik 22ra. Egitarauan, besteak beste, Bankako meategien bisita, raftinga Bidarrin eta pintxo lehiaketa izanen dira. Izen-emaiteak urriaren 28ra arte idekiak dira.
Izena emaiteko animazio zerbitzuarekin jarri harremanetan urriaren 8a aitzin: 06 43 62 23 22 / animazioa@baigorry.fr