Eginbide administratiboak

Egoera zibilaren agiriak galdegin

Sortze-agiria

Sortze-agiriaren kopia osoa ala zati bat galdegin (Service Public) (frantsesez)

Ezkontza-agiria

Ezkontza-agiriaren kopia osoa ala zati bat galdegin (Service Public) (frantsesez)

Heriotza-agiria

Heriotza-agiriaren kopia galdegin (Service Public) (frantsesez)

Familia-liburua

Familia-liburuaren definizioa eta emaitearen baldintzak ezagutu (Service Public) (frantsesez)

Filiazioa

Filiazioaren printzipioak ezagutu (Service Public) (frantsesez)

Haurraren aitortzea

Ez zira ezkondua eta zure haurra aitortu nahi duzu? Haren filiazioa ez da automatikoa. Aita baldin bazira, aitortzea ezinbestekoa da. Sortzea aitzin ala sortzearen ondotik egin dezakezu. Ama baldin bazira, sortze-agirian zure izenaren aipuarekin aski izanen da haurra aitortzeko; baina, aitortzea egin daiteke sortzea aitzin ere.

Ezkontza txostena

Baigorriko herriko etxean ezkon zaitezkete baldintza batzuen arabera (herriko etxean informatu). Ondotik, zoin egunetan ezkon zaitezketen galdegin eta azpian erantsia den ezkontza txostena bete, galdeginak diren dokumentuak juntatuz.

Galdea telekargatu

Galdea aurkeztu

  • Paperean zuzenki herriko etxean utzi

Bizikidetasunezko Hitzarmena (PACS)

Elgarrekin bizi diren sexu bereko ala ezberdineko bi pertsonek Bizikidetasunezko Hitzarmen bat adostu dezakete, edozoin herritartasunekoak izan. Kontratu horren arabera amankomuneko bizitza antola daiteke. Baldintza batzuk bete behar dira eta hitzarmen bat idatzi. Bizikidetasun Hitzarmena herriko etxean ala notarioaren bulegoan erregistratua da.

Herritar errolda eta Defentsa eta Herritartasun Eguna (JDC)

Frantzian ala atzerrian bizi izanki, derrigorrezkoa da herritar errolda egitea 16 urtetan. Herritar errolda eginez gero, herriko etxeak errolda zirutagiri bat emaiten du. Errolda hori ezinbestekoa da Defentsa eta Herritartasun Egunean ("JDC") parte hartzeko eta 18 urtetan azterketa batean (BEP, Baxoa...) edo Frantziako administrazio konkurtso batean parte hartzeko. Bozka eskubidea ematen duen hauteskunde-zerrendetan sartzea automatikoki egiten da 18 urtetan. 25 urteetatik goiti herritar errolda ez da gehiago derrigorrezkoa.

Hauteskunde-zerrendetan izen emaitea

Hauteskunde politikoetan parte hartu ahal izaiteko hauteskunde-zerrendetan izena eman behar da. Baldintza batzuen arabera, 18 urteko gazteentzat eta 2018az geroz frantses herritartasuna lortu dutenentzat izen emaitea automatikoa da. Beste egoera batean baldin bazira (herriz aldatzen ari, bozka eskubidearen berreskuratzen ari, Frantzian bizi den Europar Batasuneko herritar, ...) izen emaitea zuhaurk egin behar duzu.

Nortasun agiriak

Baigorriko herriko etxeak ez du nortasun agiririk egiten.

Nortasun agiriak egiten dituzten herriko etxeetara joan:

Nortasun Karta ala pasaportearen galdea egiteko ekarri behar diren dokumentuak norberaren egoeraren araberakoak dira: adinduna ala adingabea, lehen galdea ala arraberritzea, jadanik pasaporte baten ukaitea, ... Egiteko epeak lekua eta garaiaren araberakoak dira.

Matrikula-ziurtagiria eta gidabaimena

Matrikula-ziurtagiria eta gidabaimenaren galde ala aldaketa oro ANTS plataforman egiten da.

Informazio gehiagorentzat administrazio zerbiztuarekin harremanetan jarri:
05 59 37 40 80 / contact@baigorry.fr