Asiako leiztorraren kontra borrokatu
Ustegabean Europan sartua 2004ean, Asiako leiztorra beste intsektuz eta sustut erlez elikatzen den marmutxa kaltegarri eta inbaditzailea da. Asiako leiztorraren kontrako zepoek egin izkizue orain! Arrapatzen den leiztor-erregin bakotxarentzat kofoin bat saihesten da.
Nola ezagutu? Asiako leiztorra beltza da, eraztun hori-iranja bakar batekin. Kofoinek 80 zm-ko diametroa izan dezakete. Arboletan, eraikinetan, sasietan eta lur azpian atzeman daitezke.
Nola zepoan hartu? Asiako leiztorren koloniak sortuko dituzten erreginak arrapa daitezke maiatzaren 1.era arte. Epe hori pasa eta, lekuko espezia ugari zeporatzeko lanjerra bada (leiztor horia, lezafina, ...). Beraz, zepoak kendu beharko dira. Zepo arruntak eraiki daitezke plastikozko botoila huts bat moztuz gainekaldeko herenean eta gaineko zatia alderantztz finkatuz botoilan (agrafekin), funil forma emaiteko gisan. Arrapatu nahi ez diren intsektuak eskapatzera uzteko 5 mm inguruko diametroko ziloak egin burdinezko hari berotu batekin. Botoilaren fondoan garagarno baso bat (garagarno beltza lehenetsi), arno xuri baso bat (erleen haizatzeko) eta ziropa xorta bat (andere-mahatsezkoa ala marrubizkoa) nahasi. Zepoa arbola bati zintzilikatu behar da, iguzkitara ezarria eta lurretik 1,5 ala 2 metrotara (untsa zaintzeko).
Nola errautsi kofoinak? Kofoinak urri hondarra aitzin errautsi behar dira, hots, erreginen ugaltzearen garaiaren bukaeran. Neguan kofoina abandonatua denez, erraustea probetxugabea da. Erraustea lanjerosa denez, espezialista batzuen esku utzi behar da. Intsektuen kontrako borrokan espezializatua den enpresa bat kontaktatu behar da, baina, enpresa pribaturik ez den eremuetan Sute eta Sokorrien Departamenduko Zerbitzua deit daiteke (frantsesez "SDIS" deitzen den zerbitzua). Bi kasuetan, jabeak du interbentzioa ordaindu beharko.
Tigre eltxoaren kontra borrokatu
Tigre eltxoa guti mugitzen da eta 150 m-ko erradio batean bizi da. Beraz, xixtatzen zaituen tigre eltxoa zure auzoan sortu da! Emeek kantitate gutiko urak lehenesten dituzte arroltzeak erruteko (boxoina bat ur nahikoa zaio). Bi aste guziz 200 arroltze erruten dituzte ura atxik dezakeen edozoin ontzitan: pote, platera, uharka, arroil, bidoin, gotera, objektu (baita haurrek baratzean utzi jostailuetan), ...
Nola borrokatu tigre eltxoaren kontra? Euri ura atxik dezaketen elementuak kenduz tigre eltxoen errutea eta ugaltzea saihesten ditugu.