Jean Haritschelharri omenaldia

Sailak/Tags
    raz

    2023/11/13

    Azaroaren 10ean Baigorriko Herriak, Euskaltzaindiak, EKEk eta Bordeaux Montaigne unibertsitateak Jean Haritschelharren omenaldia apailatu zuten Plaza Xokon. Lau hizlarik pertsonaren lau aurpegiak ereman zituzten argitara: Baigorriko auzapeza, euskararen ikerlaria, Herria astekariko idazlea eta euskaltzaina. Laurogoi bat pertsona hurbildu ziren ekitaldira.