Kintoan Barna lurraldea

Kintoan Barna Lurraldearen web gunera joan (frantsesez)

KINTOAN BARNAren helburua da kalitatezko eskaintza turistikoa eskaintzea. Eskaintza erakargarri horren ardatza izanen dira baliabide natural eta identitarioen balioztapena, ondarea, historia komunaeta gastronomia, Garazitik Iruñera zabaltzen den korridorean, Baigorriko, Garaziko eta Esteribarko ibarrak zeharkatuz eta muinean Kintoa duen mugaz gaindiko lurralde txiki bat osatuz.Proiektu horrek, lurralde-korridore hau helmuga turistiko bihurtu nahi du eta RIS3 xedeekin bat eginik, produktu oso bat bilakatu turismoa erakartzeko eta garapen sozio-ekonomikoa laguntzeko, oraingo despopulazio joerari aurre eginda.Aldaketa horrek lotura zuzena du Garazi-Iruñea lurralde berri batekin, turismo kultural eta naturala sustatzeko hainbat aukera emanen dituena:mendi ibilaldiak, natura-kirola, bertako produktuen eskaintza zabala, kalitatezko ostatuak etaidentitatearekin zein historiarekin zerikusia dutenjarduerak.Hauexek dira egitasmo honen onuradun nagusiak: lurraldearen Toki Entitateak; herritarrak eta turismo,kultura, ostalaritza zein bertako produktuen ekoizpenean diharduten enpresak.Hartutako ikuspegiak Kintoan Barnari balore erantsia ematen dio eta eragin zuzena du proiektuaren erakargarritasunean. Zehazki,Iruñearen parte hartzeak izaera berritzailea ematen dio egitasmoari landa eta hiri eremuak batuz.