Kintondare proiektua

Argazkia Heda communication 

Sailak/Tags
raz

Urriaren 22an, KINTONDARE lanean engaiatuak diren 7 eragileak Urkiagako Lepoan bildu ziren proiektuaren hastapena abiatzeko. 

Diru laguntzak eskaintzen duten eragile eta lurralde kolektibitateek ere parte hartu zuten, horietan, Banka, Urepele, Baigorri, Ezteribar, Zubiri, Eugi-ko herriak bai eta Baiogorriko Ibarraren Komizione Sindikala (CSVB), oroitharaziz elkar lana mantentzeko asmoa dutela ibarrean zehar. 

7 parte hartzaile bakoitzak helburu bat segitzen du KINTONDARE barnan.

Baigorriko herriak bi ardatz segitzen ditu:

-Zergen etxearen konponketa, sasoieko langileeri etxe gisaz proposatzeko xedearekin. 

-Ondarearen kondaketa eta hunen balorizazioa (pelografia tailerraren bidez, ondarea bilduz, hilerriko kartografia eginez, bai eta tokiko izenak altxatuz). 

Proiektu hortan anka sartu nahi baduzu, aski duzu Herriko Etxeaz hurbiltzea ondoko zenbakia deituz 06 43 62 23 22 edo email bat bidaliz animazioa.baigorry.fr helbiderat.