Merkatu publikoa : Kintondareko komunikazioa

Sailak/Tags
    raz

    2024/02/01

    Baigorriko, Aldudeko eta Esteribarko ibarrek osatzen duten eremuak Kintoan Barna izena du eta proiektu horren erdian da. Mugaz gaindiko harremana Yelmo (Eugi - Banka) proiektuarekin hasi zen: industria-ondarearen balorizazioa eta hedapena zituen xede. Ondotik,eremuari izena eman zion Kintoan Barna proiektua etorri zen (POCTEFA 2014-2020): aitzina-pauso garrantzitsua izan zen lurralde bateratu baten sortzea suposatzen zuelako, zoineten ondare baliabideetan oinarritzen den amankomuneko garapen sozio-ekonomikoaren estrategia bat finkatzen den. Hamairu partzuerrek parte hartu zuten eta amankomuneko lurralde baten nortasunaren sortzea eta lurralde hori elgarrekin kudeatzeko estrategien atzemaitea eta perspektiben jartzea izan ziren lortze handienak.

    Kintondare "Kintoan Barna" eta "ondarea" hitzen batuketa bat da. 2024 eta 2026 urteen artean eremanen da Kintoan Barna lurralde gisa sendotzeko xedearekin alde batetik, eta bestetik, mugaz gaindiko ondarearen bilatzeko, azkartzeko eta arraberritzeko. Eremua hobetu eta sustatu nahi da, ondareari atxikia zaion helmuga turistiko bezala, luzarako ezaugarriak bermatuz. Turista saldoen eragin txarrak guttitzeko eta lekukoen irabaziak hobetzeko estrategiak garatuko dira. Kintondareko batzordearen bidez, aurreikuste, kudeaketa eta parte-hartze prozesuak bultzatuko dira. Formula hau entsegu gisa jarri dugu plantan eta espero dugu etorkizuneko Lurraldeko Kooperazioko Europar Batzearen (frantsesez "GECT") sortzean lagunduko gaituela. Lurraldeko biztanleak eta organismoak erabakietan eta proiektuaren segipenean inplikatuko dira. Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) diruztatzen du proiektua POCTEFA 2021-2027 VI-A Espagne-France-Andorre programaren baitan.

    Garapen proiektu horren baitan, partzuerrek komunikazioko ekintza amankomun bat ereman behar dute eta horretarako zerbitzu ekarle bat xerkatzen dute.