Eraikuntza
Liburutegiaren arraberritzea
2023an Gaineko Plazako liburutegia handitu eta zaharberritu da. 1950eko harmarkadan parropiako kide batzuek liburutegi bat muntatzea erabaki zuten: lehen liburuek bereziki erlijioa zuten aipagai. Alice Etcheverry-Aintchart, eta ondotik lekuko ikasle batzuk, luzaz arduratu dira leku horretaz, doi bat bere gisa utzia izan aitzin. Annie Juantorenak zuen 2011atik goiti kudeaketa bere gain hartu.
Egun, handitze eta arraberritze obrak egin dira isolazioa hobetuz, tinduak berreginez, elbarrituen harrera eratuz. Era berean irakurketa xoko bat prestatu da ere. Adin guzietarako gai ezberdinetako liburuak eskura dira.Diskoak ere presta daitezke. Kideen abonamenduei esker (12 €/an) liburu berriak erostenahal dira.
Ekonomia eta gizartea
Laborantza inkesta
Ondoko dokumentua ez da bateragarria laguntza teknologikoko tresnekin, pantaila irakurgailu batekin adibidez. Beraz, eskuragarritasun arazo bat ukanez gero, administrazio zerbitzuarekin harremanetan jarri: 05 59 37 40 80 / contact@baigorry.fr
2021eko Laborantza diagnostika telekargatu (pdf - 2Mo) (frantsesez)
2021ean herriak laborantza inkesta bat burutu du Euskal Herriko Laborantza Ganbararen laguntzarekin. Helburua: herriko 79 etxaldeen egoera ezagutu laborari bakotxarekin mintzatuz. Emaitzak bildu ondoan, herriko laborantza aktibitatea ahal bezain bat segurtatzea da xedea, etorkizuneko eskualdatzeak ezagutuz.
- Laburbiltzeko, 1988an 132 etxalde baldin baziren, 2000an kopurua 110era jautsi zen eta 2010ean 84 etxalde gelditzen ziren. Geroztik, gutti gora-behera hogoita bost etxaldeetako segida hartzeekin beherakada poliki gelditua izan da.
- 2021eko 79 etxaldetatik 74 galdezkatuak izan dira. Horietatik bederatzi erretreta hartua dutenek kudeatzen dituzte (beste norbaiten izenean edo osagarri gisa eta gelditzen diren lurrak beste norbaiti utziz).
- Hirurogoita bost etxaldek beren ekoizpena saltzen dute.
Ingurumena
Produktu fitosanitariorik ez
2017ko urtarrilaren 1ean "produktu fitosanitariorik ez" proiektuak urrat inportante bat egin du, 2015eko agorrilaren 18ko trantsizio energetikoaren legea betearaziz. Azken horrek produktu fitosanitarioak debekatzen ditu bide eta baratzeetan. Herria proiektu horretan engaiatu da teknika zerbitzuak ikas dezan belar tzarrek pestizidarik gabe kentzen. Errobiko Ibarren Sindikatuaren laguntzarekin leku publikoen artatzeko tekniken diagnostikoa ereman da, teknikariek belar tzarren kentzeko ordezko praktikak menperatu ditzaten eta pestiziden kentzeak eragin oren kopuruaren emendatzea aurreikusteko.